Bilboko HAPO berria aztergai Bilduk antolatu dituen hirigintza jardunaldietan

bertonaldizkaria 2012ko api. 25a, 12:18

Bildu udal taldeak erronka berri bat abiatu du martxan jarriko dituen Hirigintza Jardunaldiekin. Bilboko Udalak, datorren ikasturteari begira, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eraldatzeko abiatuko duen prozesua aitzakia bezala hartuta, Bilboko hiri ereduaren inguruko analisia eta gogoeta kritikoa egitea proposatu nahi du.

"Bilbo bizi, erabaki eta eraiki" lelopean burutuko diren jardunaldien jomuga eta aztergaiak hauek dira:

-Bilboko hiri ereduaren inguruko analisia eta gogoeta kritikoa egiteko eremua.

-Elkarlana sustatzeko topaketa eremua.

-Esperientzia ezberdinen arteko zubi eta harreman eremua.

-HAPO berriaren eraikuntzen parte hartzeko interesa duen ororentzako formazio eremua sortzea.

Honela bada, Bilboko elkarte eta taldeei, maiatzaren 10, 11 eta 12an La Bolsa udaltegian antolatutako formazio saio irekietan esku hartzeko deia luzatzen du Bilduk, jardunaldi hauetan denetiko iritziak jasotzea baita alderdiaren erronka.

INFO + Bildu