uriola.eus

Hau Pittu Hau konpartsak 25 urte, maiatzaren 5ean ospakizuna

 Bilbo

25 urte dira jada Hau Pittu Hau -Euskaldunon Konpartsa- sortu zenetik, eta heldu da garaia ospakizunekin hasteko. Maiatzaren 5ean Hau Pittu Hau eguna ospatuko dute 7Katu gaztetxean, "25 urte euskarari bedar txarrak kentzen" lelopean.

25 urte hauek zuekin batera pasatu izan ditugunez, zuekin ospatu nahi dugu, eta guretzako oso pozgarria izango litzateke gurekin batera Hau Pittu Hau eguna ematen baduzue.

Baina, dena jaia ez denez, maitzaren 5a baino lehen bi ekitaldi antolatu ditugu, kirola eta errebindikazioa ustartuz.

Apirilak 29, igandea

10:00 Mendi irteera Pagasarrira. Atean (langan) lotu gara, igotzen asteko.

Maiatzak 4, ostirala

18:00 EUSKARAZ BIZIkleta martxa, Arriagatik. Ekarri zure bizikleta eta euskararen aldeko banderola, kartelak edo kamisetak. Bilboko bidegorrietatik ibilbidetxo bat egingo dugu.

Maiatzak 5, larunbata, izango da egun nagusia eta, bertan urtero egiten dugu bertso bazkarian aldaketa batzuk egin ditugu. Maiatzaren 5ean Bilbon beste ekitaldi garrantzitsu bat dagoenez, eta ekitaldiak ez ostopatzeko, egitaraua banandu dugu.

Egitaraua:

Goizean...

11:30etik aurrera, Alde Zaharrean.

  • Triki-kalejira
  • Garagardo adituen dastaketa / lehiaketa. Etorri eta erakutsi garagardo ezberdinen artean ezberdintzen jakin badakizula.
  • Umeentzako papiroflexia tailerra, 7Katu gaztetxean.
  • Barraskiloari ongi etorria

15:00 Bazkaria, 7Katun. Garaiz hasiko gara, gero nahi duena beste ekitaldira joan ahal izateko. Bazkarira etorri nahi baduzue idatzi haupittuhau@haupittuhau.org helbidera edo deitu 644 205 112 telefono zenbakira.

Arratsalde-gauean…

20:30 Plater nagusia: Hau Pittu Hop!, Oihana Bartra eta Gorka Ostolaza “Potxis” bertsolariak 7Katun, Endika 121en laguntzaz. Bertsoekin bukatu ostean, Hau Pittu Hauren kanta berriaren aurkezpen mundiala egingo dugu!

Bukatzeko, gauean zehar giro aparta izango dugu Endika 121ek jarritako musikarekin. Hortik aurrera bakoitzak presta dezala bere egitaraua Hau Pittu Hau eguna ahalik eta erarik hoberenean amaitzeko.

Maiatzaren 5ean ere jarrai dezagun euskarari bedar txarrak kentzen!

HAU PITTU HAU - EUSKALDUNON KONPARTSA

http://www.haupittuhau.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa