Aste bete Santutxuko gaztetxe berriak

bertonaldizkaria 2012ko api. 30a, 12:20

Azkar zabaldu da Santutxuko okupazioaren berria auzoan, Bilboaldean zein Interneten. Pozik daude Santutxuko Gazte Asanbladako kideak orain artean izan duten erantzun eta harrerakin. Joan den ostiralean poteo musikatua izan zuten eta asteburua lanean eman dute. Hasi berri dugun asterako zehaztu dituzte lanorduak eta ekintzak.

Gaurtik ostiralera bitartean, arratsaldero 17:00ean ipini dute lanerako hitzordua gaztetxe berrian (Iturriaga, 14) Gazte Asanbladako kideek.

Ostiralean, 20:00ean, erlaxatu eta dibertitzeko aukera izango da DJ Gauean.

http://santutxunbizi.blogspot.com.es