Barrutietako kultur programazio bateratua

bertonaldizkaria 2012ko api. 30a, 12:47

“Kultura Barrutik” marka berriak Bilboko auzoetan aurrera eramango den Kultura eta Hezkuntza Sailaren programazioa biltzen du. Bertan, barrutietako kultur programazio deszentralizatu guztia batzen da. Kultura Barrutik-ek informazio bloga eta sare sozialetan komunitatea martxan ditu jada.

Eskaintza ugari hori maiatzeko lehen asteburuan hasiko da Txurdinagan eta Otxarkoagan, Magia Topaketen zortzigarren edizioarekin. Berrikuntza gisa, programaren aurtengo edizioa luzeagoa izango da. Horrela, maiatza osoa hartuko duten 16 ikuskizun izango ditugu, Txurdinaga-Otxarkoaga barrutiko plazatan zein Otxarkoagako udaltegian.

www.kulturabarrutik.net