Magia nagusi Txurdinaga-Otxarkoagan ostiraletik aurrera

bertonaldizkaria 2012ko mai. 2a, 18:17

16 magia ekitaldirekin gozatzeko aukera izango da ostiralean hasi eta maiatzaren 30era arte Txurdinagan eta Otxarkoagan VIII. Magia Topaketetan. Berrikuntza gisa, asteburu honetan 20 mago elkarrekin ikusteko aukera izango da.

Otxarkoaga-Txurdinaga magiaz betetako ingurua bilakatuko da ostiral honetatik aurrera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dituen eta, iaz ere kultur proposamen horren eszenatoki diren plaza guztiak bete zituzten ikus-entzuleen laguntzari esker aurten zortzigarren ediziora heldu diren Magia Topaketak direla eta. Berrikuntza gisa, programaren aurtengo edizioa luzeagoa izango da. Horrela, maiatza osoa hartuko duten 16 ikuskizun izango ditugu, barrutiko plazatan zein Otxarkoagako udaltegian.

Izan ere, aurtengo edizioan leku itxietarako ikuskizun gehiago egingo dira. Horrela, Otxarkoagako udaltegiak, magia hitzaldi-erakusketa bat jasoko du (Maiatzaren 15ean), eta baita bi ekitaldi berezi ere, (Maiatzaren 16an eta 17an). “Artearen magia” hitzaldian bost ilusionista gazte bizkaitarrek hartzen dute parte, eta zenbait jolasen bitartez, magiaren eta artearen beste alor batzuen, musikaren, literaturaren, pinturaren eta zinearen, artean dagoen erlazioa erakusten dute.

Maiatzaren 16an, Otxarkoagako udaltegiko ekitaldi aretoan, baita ere, Los Taps konpainia madrildarraren “Magic Taps” ekitaldia aurkeztuko da. Magia Komikoko Sari Nazionala lortu zuen ikuskizun horrek, zirkuko komedia eta autoparodia ilusionismoarekin uztartzen dituzten bi mago, gizonezko bat eta emakumezko bat, elkartzen ditu.

Hurrengo egunean, ilusionismoa adierazpide gisa erabiltzen duen Laura Muñoz argentinar clown gaztearen txanda izango da. “Un Ramón de mandarinas… o la historia de amor más grande jamás contada” ikuskizuna, ikus-entzule guztiei zuzendutako antzezlana da, eta umorea eta magia erabiliz maitasun istorio bitxia kontatzen du. Jon Zabal mago eta mentalista bizkaitar ezaguna izango da ikuskizun horren aurkezlea. Leku itxietan eskainiko den programazioari dagokionez, hurbileko magian espezializatuta dagoen Eduardo Coffman ilusionista euskaldunak ikuskizuna eskainiko du Txurdinagabarri egoitzan.

Ohikoa denez, gainerako ikuskizunak Otxarkoagako eta Txurdinagako zenbait plazatan eta kaletan zehar ikusi ahal izango dira, leku horietan jende gehien dagoen orduekin bat etorriz. Horrela, programazioa asteburu honetan hasiko da, kaleko ilusionismoan espezializatuta dauden zortzi magok eskainiko dituzten 11 ikuskizunekin.

Magoak

Christian Miró Argentinatik dator, eta mentalismo sari nazionala lortu du duela denbora gutxi. Bere espezialitatea umeei zuzendutako magia da. Bilbon “Patapúfete!” ikuskizuna aurkeztuko du. Ikuskizun horrek eskatzen duen umeen etengabeko partaidetzaren ondorioz, umeak bilakatzen dira benetako protagonistak. Txoborrori dagokionez, esperientzia luzea duen mago euskalduna da. Ilusionismoaren barruan jada klasikoak diren ikuskizunak eskainiko ditu, euskaraz, baina ikuspuntu berritik, prestidigitazioa, malabareak eta itzal txinatarrak erabiliz.

Anahí Bogus, ilusionista familia batetik datorren mago kataluniarra da. “Tiempo de sueños” ikuskizuna, ilusio handiz betetako saio dibertigarria da, orain arte telebistan baino ikus ezin zitezkeen magia efektu harrigarriz betea. Taylor magoa, Euskadiko magiaren klasikoa den eta Bizkaiko magoen belaunaldi berri ia osoaren maisu izan den Ángel Guerrerok erabiltzen duen ezizena da. Bera izango da Magia Topaketekin batera, jada ohikoa denez, emango diren magia ikastaroen irakaslea.

Balbik “El mago más rápido del mundo” ikuskizuna eskainiko du, umeek eta helduek magoarekin etengabe aritzea eskatzen duen familia osoari zuzendutako saioa. Azkenik, Cesar Bueno mago kantabriarrak, mundu osotik ibilbidea egiten duen proposamena eskainiko digu, zenbait truku, musika eta kontakizun eginez, trebezia handiz, emaitza paregabea lortu arte. Programazioa osatzeko, Tor Magoa ilusionista euskalduna, Bizkaiko Ilusionisten elkartea eta, Otxarkoagako liburutegiak antolatuta 8 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta egongo den magiari buruzko ikastaroa, izango ditugu.

Ikastaroak eta tailerrak

Gainera, eta ohikoa denez, VIII. Magia Topaketekin bat etorriz, bi magia ikastaro programatu dira. Bat magia express ikastaroa izenekoa eta beste bat espezializaziokoa. Magia express ikastaroa maiatzaren 7an, 9an, 14an eta 16an ospatuko da, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Espezializazio ikastaroari dagokionez, maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean izango da, ordutegi berean. Urtero gertatu ohi den bezala, apirilaren hasieran iragarri ziren ikastaro horietarako plaza guztiak, agortuta daude jada.

VIII. Magia Topaketak, egitaraua:

Maiatzak 4 ostirala

Taylor magoa. “La magia del humor” (Euskadi), Txurdinaga. 19:30, Ilargi erdiaren plaza (Julian Gaiarre kalea, 4 – 12 zenbakien aurrean)

Cristian Miro. Patapúfete! (Argentina),  Txurdinaga. 19:30, Garaiko lorategien plaza (Eroski aurrean)

Maiatzak 5 larunbata

Anahí Bogus. “Tiempo de sueños” (Katalunia), Txurdinaga. 13:00, Ilargi erdiaren plaza (Julian Gaiarre kalea, 4 – 12 zenbakien aurrean)

Txoborro (Euskaraz),  Txurdinaga. 13:00, Garaiko lorategien plaza (Eroski aurrean)

Tor Magoa (Euskadi), Otxarkoaga. 18:00, Ugarte plaza

Salitre antzerkia. Aurre-estreinaldia: “Amor ciego” (Euskadi), Txurdinaga. 18:30, Garaiko lorategien plaza (Eroski aurrean)

Txoborro (Euskera),  Txurdinaga. 19:30, Ilargi erdiaren plaza (Julian Gaiarre kalea, 4 – 12 zenbakien aurrean)

Anahí Bogus. “Tiempo de sueños” (Katalunia), Txurdinaga. 19:30, Garaiko lorategien plaza (Eroski aurrean)

Maiatzak 6 igandea

Cesar Bueno (Kantabria), Txurdinaga. 13:00, Ilargi erdiaren plaza (Julian Gaiarre kalea, 4 – 12 zenbakien aurrean)

Balbi. “El mago más rápido del mundo” (Euskadi), Txurdinaga. 13:00, Garaiko lorategien plaza (Eroski aurrean)

Magia hurbiletik, Bizkaiko magoen eta ilusionisten Elkartearen eskutik. Txurdinaga. 13:00, Txurdinaga auzoko tabernak (Txomin Garat kalea)

Maiatzak 15 asteartea

"La magia del arte": bost magok, euren efektu ezinezkoen bitartez, magiaren eta beste arte batzuen, arkitekturaren, pinturaren, musikaren, zinearen… artean dagoen erlazioa erakutsiko digute. (Euskadi), Otxarkoaga. 19:30, Otxarkoagako udaltegia

Maiatzak 16 asteazkena

Los taps (Juanjo Barón eta Mariyo). “Magic Taps” (Madril), Otxarkoaga. 19:30, Otxarkoagako udaltegia

 Maiatzak 17 osteguna

 Compañía Mundo Mandarina (Laura Muñoz) (Argentina). Ekitaldiaren aurkezpena: Jon Zabal. Otxarkoaga. 19:30, Otxarkoagako udaltegia

 Maiatzak 18 ostirala

Eduardo Coffman (Euskadi), Txurdinaga. 17:00, Txurdinagabarri Egoitza

Maiatzak 30 asteazkena

Magia tailerra: Otxarkoagako udaltegia. 8 eta 13 urte arteko umeei zuzendutakoa. Otxarkoagako liburutegiarekin elkarlanean. Otxarkoaga. 18:00

+ INFO:  www.kulturabarrutik.net; www.bilbokokalealdia.com