San Isidro egunean Garaizarko Matsorrien kontzertu handia

bertonaldizkaria 2012ko mai. 3a, 09:23

Garaizarko Matsorriak abesbatzak bere 25. urteurrena ospatzen ari da. Hori dela eta, azken hilabeteetan hainbat kontzertu eta ekitaldi eskaini ditu, eta  San Isidro, Garaizar (Txurdinaga) auzoko festen egitarauaren barruan, kontzertu berezi bat emango dute urtemugaren amaiera gisa.

Maiatzaren 18an arratsaldeko 7etan, Juan Crisostomo de Arriaga Bilboko musika kontserbatorioko auditoriumean (Ibarrekonlanda), era askotako musika-errepertorioa eskainiko dute: opera-aria ezagunak, bilbainadak eta euskal folkloretik aukeratutako abestiak.

Kontzertu horretan Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldea, Begoñako Orkestra Sinfonikoa eta Leioako Kontserbatorioko  Txistulariak laguntzaile izango dituzte.

www.corogaraizarkomatsorriak.com