Munduate eta beste 12 kideren aurkako epaiketa gaur hasiko da Madrilen

bertonaldizkaria 2012ko mai. 3a, 09:43

Askatasuna erakundeko kide izateagatik zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen dute Jose Antonio Munduate santutxutarrarentzat gaur (maiatzak 3) Auzitegi Nazionalean hasiko den D3M eta Askatasuna erakunde politikoen aurkako epaiketan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaurko deitu ditu D3M Demokrazia Hiru Milioi plataformarekin eta Askatasuna alderdiarekin lotuta auzipetuta dauden hamahiru lagunak, horien aurkako epaiketari hasiera emateko. Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetara begira ETAren agindupean aritzea leporatzen diete hamahiru auzipetuei, eta, guztira, 109 urteko espetxe zigorraren eskaerari aurre egin beharko diete.

Gaur 19:30etan Bilboko Plaza Biribilean kontzentraziorako deia egin dute “Eskubide guztiak proiektu guztientzat. Epaiketa politikorik ez” lelopean.