Igandean dendak zabaltzeari buruzko eztabaida puri-purian Bilboaldean

bertonaldizkaria 2012ko mai. 3a, 10:03

"Interes komertzialdun eguna" izendatu du Bilbaodendak maiatzaren 6a, igandea (amaren eguna). Hori dela eta igandez pertsianak altxatu eta dendak zabaltzearen alde egin du Bilboko denden elkarteak. "Merkataritza txikiaren aldeko defentsan", aldiz, dendak ez zabaltzeko deia zabaldu dute Alternatiba, Aralar, EA eta Ezker Abertzaleak.