43 hizkuntzen oinarrizko hiztegia online: hizkimizki.com

bertonaldizkaria 2012ko maiatzaren 7a

hizkimizki.com webgunea aurkeztu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak gaur.

43 hizkuntza biltzen ditu eta euren arteko konbinazioak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak. Horietako hizkuntza asko lehen aldiz jarri dira bata bestearekin harremanetan, esaterako aragoiera-nepalera edo fula-islandiera.