"Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!" jardunaldia antolatu du Urtxintxa Eskolak

bertonaldizkaria 2012ko mai. 16a, 13:14

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 25 urte bete ditu aurten, eta hilez hile, hainbat ekintza gauzatzen ari da. Ospakizunei amaiera emateko, erakundearen jarduna ezagutarazi eta praktikan bizitzeko aukera eman nahi du. 

Ekainaren 8an eta 9an, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak "Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!" gaia harturik, jardunaldiak antolatu ditu Bilborock aretoan. Aldi berean, Arriagako pasealekuan haur, gazte eta familientzako dinamizazioak (jolasak, tailerrak, muntaiak...) antolatuko ditu.

Jardunaldiak hezkuntza formal eta ez formalean interesa duen edonorentzat prestatu dira. Izen emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 1era zabalduko da, eta Urtxintxa Eskolaren webgunearen bitartez edota bulegora joz egin daiteke.

http://www.urtxintxaeskola.org/