Ikasi duzu Basarrate Gazte flash mobeko dantza?

bertonaldizkaria 2012ko mai. 17a, 11:40

Bosgarren urtez jarraian auzoko ume eta gazteekin lanean diharduten elkarteak batu egin dira ostiralean (maiatzak 18) ospatuko den Basarrate Gazte jaialdia antolatzeko. Bilgune bihurtuko den Basarrate plazan nerabe eta gazteen parte-hartzea bultzatzeko, hamaikatxo ekintzaren artean, ‘Basarrate Flash Mob’ proiektua izango dute aukeran.

Jadanik Youtuben ikus daitekeen bideo batean auzoko 133 ume, gazte eta nagusi koreografia bateratua dantzatzen ageri dira. Dantza horixe da maiatzaren 18an 18:30etan musika entzun eta bat-batean errepikatu nahi dutena, 200 pertsona dantzan batu asmoz.

Programazioa gutxi gorabehera ondorengoa izango da:

16:30-18:30  Gaztetxoentzako jolas eta tailerrak

  • Ping Pong txapelketa (12-17 urte) “pistako errege” formatuan
  • Zanko saltariak
  • Graffitiak (12-17 urte)
  • Sokasaltoa
  • FotoCalo
  • Capoeira tailerra

16:30-18:30  Umeentzako jolas eta tailerrak

  • Aurpegiak margotzea
  • Ume txikientzako pintura gunea
  • Txapa tailerrra
  • Gatz poteak
  • Malabare tailerra
  • Jausgailua
  • Iturri maketa

18:30 FLASH MOB (Mundu guztia dantzan!!)

18:45-20:00  DANTZA AKTUAZIOAK eta txokolatada

Arratsalde guztian zehar: Argazki erakusketa eta informazio puntua

Dantza aktuzioetan edo Ping Pong txapelketan parte hartu nahi duenak edota jaialdiaren inguruko zalantzaren bat izatekotan, idatzi basarrateflashmob@gmail.com helbidera. Arratsaldetan Begoñako udaltegiko telefonora (944122738) ere deitu daiteke, Gazteguneaz galdeginez.