Ekainaren 1ean aurkeztuko da NAIZ hedabide berria Bilbon

bertonaldizkaria 2012ko mai. 25a, 10:00

NAIZ hedabide digital berriaren aurkezpen ekitaldia Bilboko Zabalguneko eraikinean izango da ekainaren 1ean, arratsaldeko 20:00ean. Deialdia irekia da interesa duten herritar guztientzat. Maiatzaren 28a baino lehen izena emanda duten erabiltzaileek NAIZ ekainaren 1etik aurrera ezagutzeko aukera izango dute.

Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartearen apustua da (GARA egunkariaren sustatzailea), "komunikabide berria Euskal Herriaren garai berrirako".

http://www.naiz.info