Ikastetxeak eskola orduetatik kanpo gazteei zabaltzeko eskaria egin du Gure Etxea elkarteak

bertonaldizkaria 2012ko mai. 29a, 13:27

2. barrutiko ikastetxeak eskola orduetatik kanpo ireki eta gazteentzako kultur, kirol eta aisialdirako espazio gisa erabiltzeko eskaria aurkeztu du Gure Etxea elkarteak Bilboko Udalean, zehazki, Hezkuntza, Kirol eta Kultura Sailetan.

Hauxe da Gure Etxea elkartearen eskaera hitzez hitz:

"Hezkuntza, aisialdi, kirol, kultura… ofizialak diren ikastetxeetan gazteak egiten dituzten osagarri ikasketen zeregin moduan ulertuta berauekin lotuta dauden toki eskaerekin azterketa bat egin dugu eta baita gazteen aipatutako zereginak euren etxebizitxeen ahal denik eta leku hurbilenen duten aukerarena ere. Emaitzak, ondorengoak:

0 eta 4 bitarteko umeak = barrutian 1321. Eskatzen diren tokiak, haurreskolak.

5 eta 9 bitarteko umeak = barrutian 1427. Eskatzen diren tokiak, eskola kanpoko lekuak, mahi gaineko jokoak, argazki proiekzioak, ordenagailuen hasierako ikasketak…

10 eta 14 bitarteko neska mutilak = barrutian 1266. Toki eskaerak: jokatzeko toki estaliak, eskolako etxeko lanak eta aisealdiak batera egiteko tokiak, Internetera konektatuta dauden material informatikoak, kontsultetarako liburutegia…

15 eta 25 bitarteko gazteak = barrutian 2863. Artes Escenicas delako hezkuntzarentzako tokiak, musika ikasketak, ingurugiro ikasketarako taldeak, mendi aisealdiak, margolaritza…

Gaur egun, 21,30 arte zabalik dauden eta erabil daitezkeen udal tokiak, hots, Zurbaranbarri, Kastaños eta Centro Civico delakoen dauden ikasgela gutxi batzuk besterik ez dira. Eskaintza beraz, guztiz eskasa eta behar moduko material gabekoa da.

Inbertsio handiko ez diren ekipamenduak, Viuda de Epalzako Eskola Publikoa, Uribarriko Campa de las escuelas, Zurbarango Ikastetxea, Zurbaranbarriko Institutoa, Zabalbideko Ikastetxea… arratsaldeko ordutegian lan egiten duten aipatutako eskoletako atezain zaintzaz eta laguntzaz, eskolatik at egiten diren zereginetarako erabil daitezke. Horretarako behar diren lekuak ikastetxe bakoitzean zehaztu eta ezarri daitezke.

Dauden ikastetxeekin ezin burutu diren beste eskakizunak Udal Etxebizitzak gobernatzen duen jabego publikoko diren lonja kopuruarekin osatu behar lirateke.

Bizirik eta sustraiturik dagoen auzoak bertoko gazteak kanpora irten behar ez daitezen ganorazko ekipamenduak behar ditu.

Gure auzoko gazteak ganorazko hezkuntza, taldeka lan egiteko joera, lagunkide nortasuna izan dezaten nahi badugu, behar beharrezkoa da eskatzen diren bitartekoak ezartzea eta hau honela izan dadin Administrazio Publikoak, hein handi baten, du ardura.

Gure Etxeak, helburu hau lortzeko, laguntzeko ardura guztia erakusten du eta horretarako ditugun baliabide guztiak eskaintzen ditugu".

Gure Etxea auzo elkartea