Funikular, igogailu eta arrapalen ordutegia luzatzeko eskatuko du Bilduk

bertonaldizkaria 2012ko mai. 30a, 18:03

Artxandako Funikularra SA enpresaren menpe dauden funikular, igogailu eta arrapalen zerbitzua neguan 23:00ak arte (egun, 22:00ak artekoa da) eta udan 00:00ak arte (egun, 23:00ak artekoa da) luzatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko du Bildu alderdiak biharko udalbatzarrean. 

Oso eskaera interesgarri da mahatsorriontzat. Kontutan izan, Artxandako Funikularra SA enpresak kudeatzen dituela, besteak beste, Artxandako funikularra, Prim-Santutxu igogailua, Zurbaranbarriko igogailua, Particular de Iturribideko igogailua, Uribarri kaleko bi igogailu eta Tutulu eta Bakio kaleak lotzen dituen igogailua.