‘Gartxot’ filma asteburuan Bilbon ikusgai

bertonaldizkaria 2012ko mai. 31a, 19:37

‘Gartxot, konkista aitzineko konkista’ filma Bilbora itzuliko da asteburu honetan, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoratzeko ekitaldien artean. Bihartik aurrera, Multicines zine-aretoan, 17:15eko emanaldian, izango da ikusgai.

Bestalde, Asisko Urmeneta marrazkilari nafarrak eta filmaren zuzendariak hitzaldia emango du Bilboko Kafe Antzokian Gartxoten garaiak Nafarroako Konkistan izan zuen garrantziaren gainean. Hitzaldia ekainaren 5ean, asteartea, izango da, 19:30etan.