'Zergatik panpox' nobelaren irakurketa, etenik gabe, egun osoan Arriaga antzokian

bertonaldizkaria 2012ko ekainaren 14a

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen irakurraldi etenik gabea ekitaldiaren barruan, Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox' nobelaren txanda da gaur Bilboko Arriaga antzokian. 08:00etan hasi eta 20:00ak arte, geratu gabe, 400 inguru lagunek irakurriko dute, txandaka, Arantxa Urretabizkaiak 1979an kaleratu zuen nobela.