Elikagai-intolerantzia duten umeei laguntzeko tapoiak biltzen ari da Bizitegi elkartea

bertonaldizkaria 2012ko eka. 14a, 12:09

Garmitxa elkartea erabateko elikagai-intolerantzia duten umeei laguntzeko sortu da. Hesteetako gaixotasun arraro bat da hori, eta gaixoak oinarrizko formula baten bidez elikatu behar dira, daukaten gaixotasunagatik ezin dutelako inolako elikagairik jan. Tapoien bilketaren bidez, dirua bildu nahi dute gaixotasunaren ikerketa eta tratamendua sustatzeko, bai eta ume horiek eta haien familiak batzeko, helburu beraren alde elkarlanean aritu daitezen.

Bizitegi elkartea Garmitxa Elkartearen tapoiak biltzeko ekimenean parte hartzen ari da. Bizitegiko kideak gogoz ari dira tapoi bilketa sustatzen eta zabaltzen Uribarrin eta egoitzak dituzten Bilboko beste auzo batzutan. Uribarriko auzotarrek aukera paregabea dute etxean, eskolan, tabernan, dendan... batu dituzten tapoiekin laguntzeko Bizitegi Elkarteak Uribarri kaleko 1 zenbakin duen Eguneko Zentrora eramanez.

INFO + Uribarri Auzolanean