Bost bilbotar, horietatik hiru mahatsorri, edozein unetan atxilo ditzaketela salatu du Eleak-ek

bertonaldizkaria 2012ko eka. 14a, 12:38

Bilboko bost gazte euren aktibitate sozial eta politikoagatik edozein momentutan espetxeratuak izan daitezkeela salatu zuen Eleak mugimenduak atzo egindako agerraldian. Tartean Santutxuko hiru gazte daude: Alex Bustindui, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto.

Eleak-ek jakitera eman duenez “onartezina da estatu espainiarrak diskurtso eta praktika berdinarekin jarraitzea” Euskal Herrian egun bizi dugun une politiko berriaren aurrean, eta Bilboko bost lagun edozein unetan atxilotuak izateko arriskuan bizi direla salatu du. Lau urteko espetxe zigorra eskatu dute Alberto Marin, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui santutxutarraren aurka. Marin kartzelan badago ere, beste biak atxiloketaren zain daude une oro. Bestalde, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto ere, biak ala biak santutxutarrak, egoera berdinean daudela eta hurrenez hurren 7 eta 5 urte eskatzen dizkietela adierazi zuten.

Bukatzeko, “demokrazia errealean sostengatuko den bakea emaitza modura izango duen prozesu baten irekieraren aldeko adostasuna” erakutsi zuen Eleak mugimenduak eta errepresio zein eskubide zibil eta politikoen urraketarekin bukatzea exijitu zuen.

Iturria: Branka