AHTren Aurkako Eguna, gaur, 7Katu gaztetxean

bertonaldizkaria 2012ko eka. 15a, 08:44

AHTren aurkako borroka kalean gero eta gutxiago nabaritzen dela eta, eztabaida publikoan eta gizarte mobilizazioko espazioetan, Bilboko Asanbladak AHTren Aurkako Eguna ospatuko du gaur 7Katu gaztetxean hitzaldi-eztabaida saio batekin.  AHTren proiektuaren gaur egungo egoera, azken hilabeteetan izan diren mugimenduak, eta datozen hilabeteetarako zein kezka eta aukera ageri diren azalduko dituzte.

"Uste dugu hau garrantzitsua dela. Ez bakarrik AHT asmatu duen sistemak berak krisialdi honetan AHT ez egiteko beharrizana ikus dezakeelako; uste dugu kalean AHTren aurkako borrokak presentzia gutxiago izan duela eta horregatik batzuetan borroka honetan parte hartu duten pertsonekin kontaktua galdu dugula. Horregatik, uste dugu informazio formatuko hitzaldi bat askorentzat interesgarria izan daitekeela.

Informazio izaera duen hitzaldia emateaz gain, borroka honetatik hurbil egon daitezkeen pertsona eta kolektiboen arteko eztabaida bultzatu nahi dugu (borrokan parte hartu dutelako edo gaia hurbila zaielako), batez ere Bilbo Handikoak. AHTren aurkako borrokaren eboluzioaz, gaur egungo uneaz eta etorkizunaz eztabaidatu nahi genuke. Etorkizun horretan, oso modu berezian, AHTren lanak Bilbora nola iritsiko liratekeen aztertu behar genuke.

Hitzaldi-eztabaidaren ondoren, kontzertu akustikoak (baina oso animatuak) izango dira Gaztetxean".

Bilboko AHTren Aurkako Asanblada