Larrain Dantza dantzaldi erraldoia larunbatean Plaza Barrian

bertonaldizkaria 2012ko eka. 15a, 09:40

Bilboko Plaza Barriak Larrain Dantzaren Topaketaren bigarren edizioa jasoko du larunbat honetan, kultura eta hezkuntza sailak euskal folkloreari eskainita bultzatzen duen Dantza Plazetan programaren barruan eta Gazte dantzari taldeak dinamizaturik. Kateak, fandangoak, baltsak, jota zaharrak, bolerak eta kalejirak osatutako larrain dantza, dantzak eta gizarte harremanak eratzen duten 14 minutuko ekimena da.

Aurtengo edizioaren berrikuntza Bilboko Larrain dantzaren finkapena da. Izan ere, iazko edizioan, Bilboko Kalealdiaren barruan, Gaztedi taldearen 60. urteurrena zela eta, lortutako arrakastaren ondoren, aurten bigarren edizioa izango du, larunbat honetan, ekainaren 16an, Bilboko Plaza Barrian. Horrela, Euskal Herriaren nortasun zeinutzat hartzen den dantzak gure Hirian duen presentzia finkatu egingo da.

Larrain Dantza Euskal Dantza Nazional gisa hartzen da 1978an IruƱean ospatutako Dantzari Egunetik, eta erromeria guztietan ezinbestekoa da. Izan ere, dantza soziala, plazakoa, da, gazteak eta nagusiak elkartzen dituena, dantza mistoa eta bikoteka egitekoa, eta erraza da, eta ez da baldintza fisiko berezirik behar dantzatzeko.

Dantza erraza

Kateak, fandangoak, baltsak, jota zaharrak, bolerak eta kalejirak osatutako larrain dantza, dantzak eta gizarte harremanak eratzen duten 14 minutuko ekimena da. Horrela, iazko edizioan Gaztedi dantza taldeak bultzatu zuen ideia nagusia, Larrain dantzarekin hasi eta amaituko zen erromeria handian ehunka pertsona elkartzea izan zen. Horrela, 2011n, ehunka izan ziren gure Hirian inoiz ezagutu den Larrain dantza jendetsuenean. Larunbat honetan gauza bera errepikatu nahi da Plaza Barrian.

Aurtengo ediziorako, Gaztedi Dantzari Taldeak Adiskideak fanfarrearen laguntza izango du berriro. Fanfarreak, Gaztedi taldeko gaita jotzailearekin batera, erromeriari hasiera eta amaiera emango dion Larrain dantza joko du.

Ekimen honen helburua, Plaza Barria euskal folklorearen jaia bilakatzea da, bertako biztanleak, eta baita hirira bisitan datozenak ere, euskal kulturan hain sustraituta dagoen dantza hau dantzatzera hurbil daitezkeen gune bilakatzea. Hori dela eta, Kultura Sailetik deia egin zaie Bizkaia osoko dantzari eta zaleei, umeei, gazteei eta nagusiei, larunbatean erromeria jendetsu honetan parte har dezaten.