Twitter euskaraz uztailaren 5etik aurrera, ondo bidean

bertonaldizkaria 2012ko eka. 20a, 17:18

Twitterrek iragarri duenez bere interfazea euskaraz erabilgarri egongo da uztailaren 5etik aurrera, itzulpena %100ean amaituz gero. Egun, %36 dago itzulita. Bost hizkuntza eskaintzekoa da uztailaren 5etik aurrera eta horietako bi dira euskara eta katalana.

Joan den maiatzean hasi ziren Twitter euskaratzen Twitterren dabilen euskaldun askok sare sozialeko arduradunei zerbitzu hauek euskaraz izateko eskaerarekin mezuak bidali ostean. Ordutik, Twitter itzultzen ari da jendea, horretarako propio prestatutako gunean, esaldiz esaldi.

Sare soziala euskaratzen lagundu duten erabiltzaileek dagoeneko euskaraz jar dezakete Twitterren interfazea, Beta bertsioan. Horretarako, ezarpenetan, hizkuntza aldatu besterik ez dute egin behar. Euskararekin batera, beste bost hizkuntzatan ere erabili ahalko da sare soziala: katalana, afrikaansa, txekiera, greziera eta ukrainera.

INFO + Argia