Euskaraz Bizi Eguneko kronika

bertonaldizkaria 2012ko eka. 21a, 10:12

Uribarri auzoa euskaraz bete zuten ekainaren 16an. Ttantaka elkarteak aurtengo Euskaraz Bizi Eguneko balantzea egin du eta honaxe kronika.

Joan den larunbatean, urtero legez EUSKARAZ BIZI EGUNA ospatu genuen Uribarrin. Goizean eguna argi eta eguzkitsu hasi arren, berdez jantzitako La salveko lagunek iluntzeko saiakera egin zuten, furgonetarekin muntaia-lanetan ari ziren bi kide geldituz, identifikatuz, kotxeko paperak eskatuz... Baina haien izorratzeko saiakera, saiakeran besterik ez zen gelditu, muntaiarekin umoretsu bukatu bezain pronto EUSKALDUNON 1.ASANBLADA ospatu genuelako. Auzoko 20 euskaldun inguru bildu ginen bertan, plaza erdian, aire zabalean, eta 2 lan talde osatu genituen arlo ezberdinen inguruan aritzeko, hala nola, auzoan euskaraz bizitzeko zailtasunak eta aukerak, euskaraz sorturiko agenda kulturala, euskaldunon sarea, topagune fisikoa... Ideia polit eta probetxugarriak atera ziren bertatik, eta laster batean auzoko euskaltzaleon artean forma eta edukina ematen saituko gara, bai horixe!!

Ondoren, Euskal Herriko tradizio zaharrak markatzen duen gisara, poteoan ibili ginen kantu kantari triki eta panderoarekin lagunduta. Tarte honetan, hodei ilun handi bat jarri zen Bilbo gainean (ez dakigu la salvekoak errezoka ibili ote ziren horretarako) eta muntaketa guztia toki estali batera aldatu behar izan genuen, ondorioz pixka bat berandu hasi ginen bazkaltzen baina gure auzoan, poteoa eta umorea dagoen bitartean... Problemarik ez!!! 60 lagun inguru batu ginen bazkaltzeko eta tripa bapo bete ondoren Euskaraz bizi eguneko murala margotzeari ekin genion, bertan asanbladan ateratako ideia nagusiak isladatuz.

Arratsalde partez, jende gehiago hurbildu zen euskara egunera, eta eguna giro ezinhobean bukatzeko kastaƱoseko "Let hotsak" erromeriarekin kantuan eta dantzan aritu ginen, jeta gerokoak.... bakoitzak berentzako gorde dezala!!!