Juan Viar eta Fika kaleko eraberritze lanak haste honetan hasiko dira

bertonaldizkaria 2012ko eka. 25a, 19:17

Auzokide Planaren barruan hurrengo hiru hileetan egingo diren lanekin Santutxuko Juan Viar eta Fika kaleak nabarmen hobetuko dira. Planak aurreikusten duen hobekuntzen artean daude, besteak beste, arrapalen instalazioa, ur eta argiztapen sarearen berritzea, arbolen landaketa, lorategien sorkuntza, helduentzako errehabilitaziorako aparailuen jartzea eta aparkatzeko 13 plazaren eratzea.

Juan Viar 2, 4 eta 6ko auzokideak eta Fika kaleko 50, 52 eta 54ko auzokideak beren jabetzako lursailak Bilboko Udalari eman ostean hartu du udalak lanok egiteko erabakia. Aste honetan hastekoak dira lehen lanak.