‘kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque’ euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazio bat da, eta haren bidez gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskara ikasi ahalko du erabiltzaileak.
Aplikazio honek euskararako lehen hurbiltze bat izan nahi du, eta haren helburua da euskaraz ezer ez dakienari edo euskara apur bat baino ez dakienari ohiko egoeretan euskaraz komunikatzeko tresnak eskaintzea. Horretarako, entzuteko ariketak, mintzatzeko ariketak eta irakurri eta idazteko ariketak erabiltzen ditu. 3 euroko balioa du.
INFO + www.elhuyar.org/kxo!