Marijaia Googleko irudi izateko proposamena luzatu du Bilboko Udalak

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 20a, 10:39

Bilboko Udaleko Jaietako Sailak hiritarren laguntza eskatu du abuztuaren 18an, txupinazoaren eguna, Marijaia Googlen logotipoaren protagonista izateko. Dagoeneko gutun bat eta doodle eredu bat bidali dira zinegotzigotik bilatzailearen dekorazio aldaketez arduratzen den Google sailera.

Orain, Aste Nagusiko jarraitzaileei dagokie hautagaitza honi babesa ematea eposta bidaliz hurrengo helbidera: proposals@google.com. Sostengu nahiko lortuz gero, Bilboko jaietako erregina etxe guztietako ordenagailuetan egun batez ikusteko aukera izango da. Marijaia Googlen doodle bihurtzeak Aste Nagusiari merezi duen ospea emango diola uste du Jaietako Sailak.

Aste Nagusiaren Facebookeko orrialde ofizialean (www.facebook.com/bilbokoastenagusia) aurki daiteke epostako testua.