Otxarkoagako Lanbide Eskolak eta Peñascal Elkarte Kooperatiboak kudeatuko dituzte Dario Areitio eta Montaño zentroak

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 23a, 10:01

Mahatserriko Dario Areitio eta Montañoko instalakuntzak utziko dizkie Bilbao Ekintzak hezkuntza entitateei, bi esparru hauetan gazte langabeei zuzendutako kalitatezko irakaskuntza sustatzeko. Entitate biek Hasierako Lanbide Prestakuntza Programa ikasteko aukera eskainiko diete elkarrekin 1.500 ikasleei 2012-2013 ikasturtean.

Bilbao Ekintzak bi hitzarmen sinatu ditu gaur goizean, hauen bidez Dario de Areito eta Montañoko instalakuntzak Otxarkoaga Lanbide Eskolari eta Peñascal Elkarte Kooperatiboari utziko dizkie, hurrenez hurren. Hitzarmen honi esker, hiru entitateak sinergiak batuko dituzte puntako baliabide teknologikoak bermatzeko eta irakaskuntzako profesional onenak izateko, Bilboko udalerriko enplegurik gabeko gazteei kalitatezko heziketa eskaintze aldera.

Lagatze horren trukean, instalakuntzez gain irakaskuntza materiala eta Bilbao Ekintzaren jabegoko baliabide teknologikoak lagako dira baita ere, Peñascal Elkarte Kooperatiboak eta Otxarkoaga Lanbide Eskolak beregain hartuko dute Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako (HLPP) ikasturteen kudeaketaz, 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikasturteok lan-munduan txertatzea errazteko gaitasunak hobetzea dute xede.

Hitzarmen honi esker, Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titula eskuratu ahal izango da eta aintzat hartuko da bi zentroetan orain arte Hasierako Lanbide Prestakuntza Programan (HLPP) matrikulatutako ikasleen egoera akademikoa. Honela bada, Montaño eta Dario de Areitioko ikasleek era zuzenean lortu ahal izango dute titulu hau irakaskuntza zentroan bertan, Helduen Hezkuntza (HHE) zentro batean azterketa egin beharrik gabe, orain arte egiten zen modura.

Otxarkoaga Lanbide Eskolak zein Peñascal Elkarte Kooperatiboak konpromiso berbera partekatzen dute Bilbao Ekintzarekin, hau da, lan merkatuan sartzeko arazo gehiago dituzten gazteak profesionalki gaitzeko konpromisoa. Bi entitateek dute Hasierako Lanbide Prestakuntza Programaren gaineko irakaskuntzan finkatutako ibilbide luzea Bilbo eta Bizkaiko zentro ezberdinetan, eta orain Dario de Areitio eta Montaño gehituko zaizkie, guztira 1.500 eskainiz 2012-2013 ikasturterako.