Lehen dantza-pausoak emateko tailer-erakustaldia larunbatean BBK Aretoan

bertonaldizkaria 2012ko ira. 14a, 12:32

Aurtengo prestakuntza eskaintza aurkeztu eta hiri eta herri berriek proiektuarekin bat egin dutela ospatzeko asmoz, Aikokerakustaldi-tailerra egingo du Bilbon larunbatean, irailak 15, bereziki lehen dantza-pausoak ematera animatu ez direnei zuzenduta.

Hitzordu honetan, bertatik bertara egiaztatu ahal izango da zein erraza den dantza egiten hastea Aikok Euskal Herrian zehar zabaldu duen ikasketa-metodo berritzaileari esker. Demo-tailerra 18:00etan hasiko da, eta 20:00etatik aurrera, ohiko 'Aiko amaiera' izango da. Zuzeneko musikaz prestatutako erromeria honetan, ikasle hasi berriek nahiz beste edizio batzuetan jardundakoek musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izango dute, giro atseginean eta konplexurik gabe. Sarrera doakoa izango da.

 

INFO + AIKO TALDEA