ZUKGU gazte prozesuaren aurkezpen jaia gaur Bilbon

bertonaldizkaria 2012ko urr. 5a, 09:57

Euskal Herrian ematen ari den ZUKGU gazte prozesuari, Bilbon ere hasiera emango diote gaurko jaialdiarekin. "Auzoz auzo, zirrikituz zirrikitu, gazte indarra antolatu eta etorkizuna irabazteko prest" dauden gazteak dira. 

Egitaraua:

19:00etan BAD SOUND SYSTEMekin kalejira Udaletxetik.

21:30ean ZEIN DA ZEIN? taldearen kontzertua eta aurkezpen ekitadia 7KATU gaztetxean. 

Zer da gazte ZUKGUA?

Herriz herri abiatu dugun gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortu asmo dugu, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena. Jatorria, udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamikan dago. Herriz herri gazteok antolatzeko dugun beharraz hausnartu eta ideia hau partekatzen igarotako hilabeteen ostean aterako ondorioa da.

Gazte antolakunde baten beharra dagoela argi dugu, orain zer nolako antolakundea nahi dugun, zehaztu behar dugu. Hortik izena beraren izana ere. Norbanakotik (ZUK, gutako bakoitzak) kolektibora (GU, osatzen dugu). Guztion ekarpena beharrezko baita benetako gazte antolakunde anitz eta zabal bat osatzeko, guztion zaporea eta guztion grina. Baina, ez hori bakarrik, izan ere, kolektibo garen heinean, gazte modura kezka, arazo eta bizi ikuspegi propio bat dugulako, prozesua berak geuretzat ere aberasgarria izango da (gozatu, ikasi, landu, eztabaidatu, partekatu, harremandu…ko garelako).