Mikel Armendariz: Argazkilaritzan murgilduta

bertonaldizkaria 2012ko urr. 5a, 12:29

Irudi Albuma, gonbidatu: Mikel Armendariz

Bere irakasle Itsaso Arizkuren ezagutzean piztu zitzaion “argazkiak egiteko grina” Mikel Armendarizi. “Arratsalde batean geratu ginen. Bat-batean argazkilaritzaren munduan murgilduta ikusi nuen nire burua eta gauzak irakurtzen hasi nintzen. Handik bost hilera lehenengo réflex kamera erosi nuen, Bigarren eskukoa, noski. Zaletasuna handituz joan zen eta material gehiago erosten hasi nintzen, duela zortzi hile réflex berria erosi nuen arte”. 

Bidaiak aprobetxatzen ditu Mikelek argazkiak egiteko. Marrakech, Venecia, Erroma, Florentzia, Paris… baina hasita dago jada bestelako gauza berriak frogatzen. “Asko gustatzen zait exposizio denborarekin jolastea, sua edo argiekin margotzea etabar. Azkenaldi honetan naturari buruzko argazkiak egiten hasi naiz, eta mundu benetan interesgarria da. Betidanik buruan izan dudan argazki sesio bat udazkenean baso batera joan eta bertan egun osoa pasatzea izan da. Ea oraingoan animatzen naizen”.

Bere argazkiak erakustea gustatzen zaio Mikel Armendarizi, baina besteentzat baino, batik bat berarentzat egiten ditu. “Nire logelako lau paretak argazkiz beterik daude. Flickr plataforman zein nire blogean lanik hoberenak eskegitzen ditut”.

Flickr.com/Something_strange Mikel_armendariz.blogspot.com