Joan den astelehenean (urriak 8) Anabel Prieto santutxuarra eta Larrabetzuko auzokidea Aranjuezeko espetxeratu zuten bere hamar eguneko haurrarekin gelditzen zitzaion kartzela zigorra betetzeko.
Iturria: Branka
Anabel Prieto 2008ko uztailean atxilotu zuten Maialen Zuazo eta Arkaiz Goikoetxearekin batera. 2010eko otsailean fidantzapeko askatasuna eman zioten, espetxean urte bat eta zortzi hilabete igaro eta gero. 2012ko apirilaren 13an, Auzitegi Gorenak bere kontrako zigorra berretsi zuen.
Geroztik, atxilotze agindua zegoen bere aurka baina arrazoi pertsonalengatik zigorraren betetzea hilabete batzuk geroratzeko eskaera egin zuen. Prietori bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta egun, hiru urte gehiago eman beharko ditu espetxean. Larrabetzutik.org web gunean jakitera eman dutenez, herenegun Aranjuezera eraman zuten. Bere askatasuna exijitzeko Larrabetzuko plazatik elkartasun martxa abiatu zen atzo.