Egun handia da gaurkoa Bilbon askorentzat. Batzuk Begoñako baselizara hurbilduko dira Mallonako galtzadetatik gora, beste batzuk txapela jantzi eta kantuan ibiliko dira kalez kale.
‘Txikiteroen agurra’ herri-kantua La Bolsa eraikineko kantoitik abiatuko da arratsaldeko 8etan. Txapela jantzita agertzeko deia egin dute txikiteroek. Bertan izango dira, besteak beste, Bilboko Konpartsak ere.