'Ateak' lana suertatu da hirugarren lehiaketa honetako garaile. Ikasgeletan horren ohikoa den gertaera kontatzen du, bere gelaren bila, beste ate bat nahastuta zabaldu eta lotsatuta, barkamena eskatu eta alde egiten duten lagun horiena.
Lanaren kalitatea eta ideiaren originaltasuna saritu nahi izan ditu epaimahaiak, eta 1.500 euroko saria eskuratu dute egileek. Haiek, hain zuzen, eskerrak eman zizkieten lana egiten lagundu zieten guztiei, eta umore puntua ere jarri zioten ekitaldiari, Txikirekin batera.
Ander Barinaga-Rementeria eta Jone Aurtenetxe dira 'Ateak' bideoan lanean jardun duten mahatsorriak. Zorionak!
INFO + GAZTEZULO
INFO + ZUZEU