Proiektu komunikatibo berria sortu da: LEIOATIK!

bertonaldizkaria 2013ko ots. 27a, 17:49

Bihar, otsailak 28, aurkeztuko da LEIOATIK!, Leioako campuseko ikasle proiektu komunikatibo berria.

Leiotatik!-en oharra:

Otsailaren 28an aurkezpen jaialdia burutuko da. Leioako Campuseko ikasleok gabezi komunikatiboa geneukala bistazkoa zen, bai kanpora begira zein fakultateen artean. Bestalde, ikasleriak hainbat tresna faltan botatzen zituen. Hau dela eta, Leioatik! proiektua ostegun honetan jaiotzera doa, animatu ta bertaratu antolatutako ekintzetara!!!

Egitaraua:

  • 13:00: Gazte eta ikasle proiektu komunikatiboen MAHAINGURUA, Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan. Parte hartzaileak: TOPATU, GAZTEIRAULTZA, HARABA eta TRIKIMAILU.
  • 14:30: BERTSO-BAZKARIA Arte Ederretako fakultatean (bertan ordaindu) (5€). Bertsolariak: Jone Uria, Josu Sanjurjo eta Amaia Iturriotz.
  • 20:00: Jon Plazaolaren MONOLOGOA 7KatuGaztetxean (pintxoak egongo dira).
  • 21:00: Leioatik!-en aurkezpena 7KatuGaztetxean (pintxoak egongo dira).
  • …eta gauean JAIA 7KatuGaztetxean!!!

 

KONTAKTUA: leioacom@gmail.com