Etxahun Arregi Pikabea
Gure Elementua
Zer da Elementua? Gustura eta trebetasunez egiten dugun jarduera da. Nik, adibidez, musika konposatzea dut gogoko eta erraztasuna dut hori egiten. Ez da lotsarik izan behar honako gauzak esaten, denok baitaukagu gure bertutea, sarritan hor nonbait ezkutatuta, eta pozik bizi nahi badugu hori aurkitzea ezinbestekoa da. Gehienetan, ordea, ez da batere lan erraza. Zuk aurkitu al duzu zurea?
Batzuk ez dute haiena sekula aurkitzen. Honen zergatia Sir Ken Robinsonek azaltzen du bere The Element (El Elemento gaztelaniaz) liburuan. Hau izango da nire aurtengo lehen gomendioa.
Antza, umetan denok daukagu genio puntu bat, denbora aurrera joan ahala, eta batez ere eskolaratzearen poderioz, genio kutsu hori itzaltzen doa ume bikain hori pertsona arrunt bihurtuz. Munduan genioak bakan batzuk direla eta gu ezin garela sekula horretara iritsi uste dugu.
Baina jada ez daukazue aitzakiarik, nik ez dut horretarako balio eta ez dakit esaldiak alde batera uzteko garaia iritsi baita.
Liburuan gure jenialtasun hori berreskura dezakegula ikusiko dugu. Bertan, gaur egun modan dagoen eskola porrota jasatera bideratuak zeuden pertsonen kasuak azaltzen dira, eta nola pertsona hauek azkenean elementua aurkitu eta haien arloetan bikainak izatera iritsi ziren azaltzen digu.
Beraz, liburu honen bitartez, bizitzaz zuen talentuarekin gozatzera gonbidatzen zaituztet, bestela, zertarako etorri gara ba?
Etxahun Arregi Pikabea