Naturarekiko zaletasunak, irteera eta bidaietan argazki-makina geroz eta gehiago erabiltzera bultzatu zuen Humberto Bilbao. Eta horrela “gaurdaino”, dio.
Pertsonak erretratatzen hasi zen, paisaiak eta fauna gero, berriro ere pertsonengana itzultzeko. Nikon kamera digitala darabil eta unean-unean erabakitzen du bakoitzari zein trataera eman. Esaterako, BERTON aldizkarian erakusteko aukeratu dituen argazkietan “kirolaren epika eta tradizioa nabarmentzea” izan du xede.
Humberto Bilbaoren argazkiek bide ugari jorratu dituzte; hainbat egunkari, astekari zein hilabetekaritan argitaratuak izan dira. Hamaika lanen artean bat azpimarratzekotan muturren aurrean dugun hau du berezitzat. Estropadetako une ikusgarriak biltzen dituena.
humbertobilbao.blogspot.com.es