Txurdinagako parkea Aste Nagusiko kontzertu handien gune berria

bertonaldizkaria 2013ko mai. 17a, 17:58

Aitziber Ibaibarriaga Bilduko zinegotziak deia luzatu dio Gobernu Batzordeari Aste Nagusiko kontzertutako espazioaren gainean eztabaida serioa eta parte-hartzailea zabal dezala. Jai Batzorde mistoko eledunak azpimarratu du bigarren urtea dela Udalak, bere kabuz, kontzertuetako kokalekua erabakitzen duela.

“Lotsagabetzat eta errespeturik gabeko erabakiatzat” hartu du Ibaibarriagak Jaietako sailak Batzorde Mistoarekiko behin eta berriro duen jarrera. “Adosten ez den guztia dudagarria da. Udalak planteatzen duen kokapen berria ona bada zergatik ez duten partekatu Batzorde Mistoa osatzen duten eragileekin ez dugu ulertzen”, azpimarratu du Bilduko zinegotziak.

Bilduk gogoratu du iaz Karola kokapena inposatu zela eta akatsa izan zela agerian gelditu arren inork ez zituela erantzukizunak bere gain hartu. “Leku aldaketa soil bat bezala aurkeztu zena, kontzertu eskaintza txikiagoa eta leku murritzago izan zen azkenean, hiritargo osoaren kalterako” salatu du Ibaibarriagak.

Itziar Urtasun jaietako zinegotziak jakitera eman duenez, Aste Nagusiko gaurkotasun kontzertuak Txurdinaga Europa Parkean izango dira. Bilboko Udalak gune hau aukeratu du lehen Botika Zaharrean burutzen ziren kontzertuak eskaintzeko, ikuskizun jendetsuak hartzeko bermatzen dituen abantailak direla eta. 10.000 metro kuadroko zabaldegia da, ikusgaitasuna eta eskuragarritasuna bermatzen duena. Horretaz aparte,  hiriaren bihotzean kokatuta dagoen gune hau garraio publikoarekin konektatuta dago.

Aukeratutako tokiak jende kopuru handiak hartzeko baldintza guztiak betetzen ditu. Obra eta Zerbitzu Sailak eta  Jaiak eta Herritarrei Laguntza Sailak markatzen dituzten betebeharrak biltzen ditu eta Segurtasun Sailaren aldeko txostena du. Aldaketa gutxiekin guneak aurkezten dituen aukera anitzak azpimarratu dituzte hiru sailek.

Espazio berriaren azalera handiak ikuspen ezinhobea bermatzen du eta oso eskuragarria da hurbilduko den publikoarentzat eta larrialdi ekipamenduentzako. Erabakia irauteko helburuarekin hartu egin. Halaber, Zorrotzaurreko errehabilitazioaren aurrera egiteak Botika Zaharra ikuskizun jendetsuak hartzeko eszenatoki bezala desagertu izana eragin duen espazio handien gabezia ebazten du.

Tokiaren ezaugarriak

Europa Parkeak 170.000 metro koadroko zabalera du. Eszenatokiaren kokapena 10.000 m2ko espazio bat mugatuko kontzertuetarako. Horrela, eszenatokia errepidearen atzekaldean kokatuko da, Europa Parkearen beheko zonaldean. Kokaleku honek parkea anfiteatro natural batean itxuraldatuko du. Lokalizazio hau aukeratu da  soinuaren eragozpenak gutxitzeko hurbilen dauden etxeetan.

Azpiegiturei dagokionez, egindako txostenak zehazten dute:

•Segurtasuna

Zonalde zabala da, denbora gutxian milaka pertsona irtenarazteko ondo prestatuta.

•Eskuragarritasuna

-Parketik gertu Santutxu, Basarrate eta Boluetako Metro geltokiak eta Bilbobus-en geralekuak daude. Gainera oinez joateko aukera bermatzen da.

- Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat: zabalgune bat izateak nahierara mugitzeko aukera ematen du, toki konkretu batzuetan jarduera txiki batzuk eginez.