Aiko taldeak erromeria herrikoia eskainiko du Urbiako zelaietan zapatuan

bertonaldizkaria 2013ko eka. 13a, 12:30

Ingurune zabalean, musika garaikidez baina estilo tradizionalean dantzarako diren hogei konposizio berriz osatzen den `Bilgua´ azken diskoa aurkeztuko du Aiko taldeak Urbiako zelaietan. Parte hartu nahi duenarentzat autobusak irtengo dira Bilbo eta Durangotik.

 AIKO Taldea, gure ondarea den musika tradizionala zabaltzearen alde lan egiten duena, berriro datorkigu aire librean eta zuzenean `Bilgua´ bere azken diskoa aurkezteko apustuarekin. ZAPATUAN ekainak 15, bere ohiko erromeria tradizionala ospatuko du berriro Urbiako zelaietan, Aizkorriko natur parkean (Gipuzkoa). Herri jai-giroan izango den ospakizun honetara, musika eta dantza zaletu guztiak gonbidaturik daude. Hitzordu eder bat antolatzeko asmoz, antolatzaileek autobusak antolatu dituzte parte hartu nahi duenarentzat eta Bilbo, Donostia, Iruñea, Errenteri, Zarautz eta Durangotik abiatuko dira (ohar honen azkenean ikusi irteera orduak eta lekuak) eta 19:00etan itzuliko dira.

Parte hartu nahi duenak eta jende berria ezagutuz zaletasun berbera partekatu, 13:00etan Urbiako zelaietan (aterpetxean) egon beharko da, ogitartekoa edo sakotontziarekin, ardo zahatoarekin, oinetako erosoarekin, eta batez ere, ondo pasatzeko gogoekin. Bertan,  giro parekaezinarekin gozatzeko aukera izango duten pasodoble, porrusalda, mazurka, jota, sokadantza edo jauziekin.

‘BILGUA’, Pirineoetako soinua

Gainera, okasio honetan, nafar pirineoetako soinua berregingo du erromeriak. ‘Bilgua’, Aikoren disko berriak, Irati edo Ossau bailaretara eramango gaitu, artzainak suaren inguruan bilduta, eguneko gora-beherak, kantuak , ipuinak eta dantzak trukatzen zituzteneko garaira. Bertan, Euskal Herriko, Biarno eta Aragoiko kulturak elkarrekin bizi dira. Eremu geografiko honetan, Kataluniara arte ere hedatu daitekeena, ttunttun-biolin bikoteak, dantza tradizional adierazpen guztiak lagundu ditu XVIII.mende hastapenetik. Eta era honetara, disko berriak – Elkar etxeak ekoiztua- , mendia aldarrikatzen du, eta zehazki piriniar mendikatea, kultur-trukerako eta komunikaziorako ingurune natural gisara, mugaren ideia bereizgarri tradizionalaren aurrean, gurea izan dena eta gurea den tradizioan.

Piriniar inspirazio honekin bat eginez, grabazioa estilo tradizionaleko erromeria baten antzera egin da, hasieratik amaierara dantzatua izateko, XX.mende hastapenean moduan, Nafarroa iparraldeko Luzaide-Valcarloseko estiloan, bailarako dantzak eta inguruetakoak dantzatuz, `modu batera edo bestera, gureak egin ditugunak´. Entzuteko musika da, baina batez ere jauzien, nahiz ingurutxo, mutildantza, jota, vals, txotis, zortziko... doinuen erritmoan dantza egiteko´.

Taldearen doinu proposamen hau `sinplea eta konplexu gabea da, indartsua, eta ziurrenik, bere aire zaharkituagatik, berritzailea belarri modernoarentzako´. Biolinaren eta txirularen doinu bateratuak, ttunttunaren erritmo harmoniko murmurioak, eta danborraren eta bonboaren erritmoa argibide zehatzek, urrats bakoitzaren gabeziak, joaldiak eta azentuazioak adierazten dituzte, dantzatzeko lagungarri direnak , entzulea dantzari bihur dadin gonbitea luzatuz.

 

AUTOBUSEN IRTEERAKO LEKUAK ETA ORDUTEGIAK (PREZIOA: 5 €)

Bilbo: Bihotz Sakratua (9:30ean)

Durango: Madalenako autobus geltokia (9:30ean)

Itzulera: irteera Arantzazun, 19:00etan

INFO + AIKO TALDEA