Txurdinagako auzokideek manifestazioa deitu dute gaur, hilak 14, Bilboko erdiguneko Bizkaia plazatik "El parque Europa no se toca" lelopean.
Eguerdiko 12etan Alondegira hurbilduko da manifestazioa bertan, Hirien Munduko Biltzarra dela eta, bilduta egongo diren politikarien aurrean -Azkuna, Urkullu eta Espainako printzea, besteak beste- Europa parkean kontzerturik nahi ez dutela adierazteko. Manifestariak berdez jantzita "zaratatsu" kontzentratuko dira Alondegi aurrean politikariek entzun ditzaten.
"EUROPA PARKEA BERDEA" MANIFESTAZIOA
Gaur, ekainak 14 ostirala, 12:00etan Bizkaia plazatik abiatuko da Alondegira.
INFO + TXURDINAGA BIZIRIK TALDEA