Panera lursaileko eraikitze lanen aurka alegazioa aurkeztu du Gure Etxea elkarteak

bertonaldizkaria 2013ko uzt. 12a, 10:47

Zazpi puntuko alegazioa da Uribarriko Gure Etxea elkarteak Bilboko Udalbatzarrak maiatzaren 30ean HAPO aldatzeko hartutako erabakiaren aurka aurkeztu duena.

Inguruaren "masifikazioa", "zoruaren ezegonkortasuna", "gehiegizko zarata", "auzotarren parte-hartze falta" edota "Hiri Aholku Batzordearen erabakia ez errespetatzea" dira, besteak beste, puntu horietako batzuk.

Panerako orubeari buruzko monografikoa egingo da gaur

Panerako lurzoruan eraikitzeko aukera dagoela eta, herritarrak informatzeko asanblada deitu du Bilduk

Mila sinaduratik gora, Panerako 5. etxemultzoaren aurka

Paneran etxebizitza gehiago eraikitzeari ezetz esan dio Plangintzaren Aholku Batzordeak

INFO + GURE ETXEA ELKARTEA