uriola.eus

Bilbok kultur arteko hiri gisa dituen erronkei aurre egiteko, bihar, Plaza Barrian world kafea

 Bilbo

Hitzordua 11:00etan hasiko da eta herritar guztiei zuzenduta dago eta, batik bat, auzokide eta atzerritar elkarteetako kideei.

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritartasun Gaietarako Sailak bihar uztailaren 13an, Plaza Barrian, goizeko 11:00etan, Bilbok, kultur arteko hiri gisa eraikitzeko dituen erronkei aurre egiteko World Kafe bat egingo du, auzo arloko Sentsibilizazio Komunitario integraleko proiektuaren barruan.

Jarduera hori herritar guztiei zuzenduta dago eta, batez ere, auzokide- eta atzerritar elkarteetako kideei. Bilboko herritarrentzako gogoetarako topagune ireki eta ikusgarria osatu nahi dute, aniztasun, bizikidetza, kultur arteko harremanei buruz guztiek hitz egiteko aukera eduki dezaten.

Gai garrantzitsuei buruzko elkarrizketa sortzeko asmoa bideratzeko modua da. Elkarlanerako elkarrizketa sustatzen duen prozesu sortzaile honetan, ezagutza eta tamaina guztietako taldeetan ekintzarako aukeren sorrera partekatzen dira.

BI-Open (2011-2013) aniztasuna kudeatzeko Udal Planaren barruko ekintza honen helburua elkarrizketa publiko eta irekia sortzea da, norbanakoak, une horretan bertatik pasatzen direnak zein elkarteetako kideak hizketan egon daitezen. Izan ere, Plan horren xedea herritarren arteko bizikidetzari eta aniztasunari buruz hitz egiteko aukera eskaintzea da.

World Kafean, parte-hartzaileak azpitaldetan banatuta egongo dira, giro eroso batean. Ekitaldiaren barruan behin baino gehiagotan aldatuko dute azpitaldez, datozen mahaiaren ideien muina hurrengora eramanda. Talde horiek jarduera burutzen duen taldearen galdera egituratuari erantzuteko sortu dira.  Konexio-sareak aldaketa bakoitzean modu esponentzialean handituko dira, gaiaren ezagutza eta zehaztasun-maila handituz.

World Kafearen oinarrizko printzipioak honako hauek dira:

- Pertsonek erronka zailagoei aurre egiteko jakinduria eta sormena eduki badauzkate.

- Inteligentzia azaleratzen da sistema bere buruarekin lotzen den heinean.

- Testuinguru egokia eta giro abegikorra ezartzea garrantzitsua da.

- Gai batean arakatzea eta gai hori ezagutzea funtsezkoak dira taldeak eztabaidarako galdera esanguratsuak aurkitu ahal izateko eta eztabaida garatu ahal izateko.

- Entzuteko gaitasuna izatea eta ezagutzak partekatzeko prest egotea.

- “Polinizazioa” gurutzatua kultur arteko harremanei buruz.

Beraz, World Kafea gai bati buruzko elkarrizketa eta iritzien trukea sustatzeko metodoa da. Metodo honetan, 20 minutuz lau pertsona mahai baten inguruan batzartu eta eskaini zaien gai bati buruzko iritziak kontrastatzen dituzte.  20 minutu igarotakoan, lau parte-hartzaileetako hiru beste mahai batera joaten dira, beste taldeetako kideekin elkarrizketatzeko, eta mahaian geratu den kideak “anfitroiaren” rola egiten du, mahaikide “berriei” harrera egin eta mahaian esandakoa azaltzen die, elkarrizketa berri baten oinarria ipinita. Txandak amaitutakoan, mahaietan jasotako ideia nagusiak azaltzen dira.

Ideien “polinizazio” gurutzatuko modu honen bidez, hamaika elkarrizketa desberdin sortzen dira, pertsona guztiek hitz egin eta haien gogoetak partekatzeko aukera edukitzeko. Iritziak trukatzeko prozesu aberasgarria da.

World Kafearen bidez, elkarrizketarako eta gizartean ikasteko sare informalen garrantzia eta haien arteko lotura nabarmendu daitezke. Haien bidez, hurrengo helburuak lortu daitezke:

- Partekatutako esanahia aurkitzea

- Inteligentzia kolektiboari sarbidea izatea

- Ideiak aurrera eramatea

Umeentzako lankidetza-jokoen tailerrak

Halaber, espazio berean, umeentzako lankidetzazko jokoei buruzko zenbait tailer eskainiko dira, gurasoek hitz egiten duten eta aniztasunari irekitako hiria eraikitzen duten bitartean.

Proiektu hau Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak finantzatu du Europako fondoen pentzutan, Bilbao Kultur arteko hiria Estrategiaren barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa