Europa parkearen heriotza hileta martxarekin antzeztuko dute

bertonaldizkaria 2013ko uzt. 22a, 12:47

Ez da hileta-martxa isila izango, hainbat auzotarrek Europa parkearen omenez uztailaren 30ean egingo dutena martxa zaratatsua izango da. Beltzez jantzitako jendea, gurutzeak, hilkutxak... hileta zuzentzeko abadea ere izango dela iragarri dute Europa Parkea asanbladako kideek.

Bilboko udal gobernuak Aste Nagusiko kontzertu handiak Txurdinagan egiteko hartu duen erabakiak parkea hil egingo duela uste du Europa Parkea asanbladak. Hori dela eta, hileta-martxa antolatu du uztailaren 30ean, asteartea. Martxa Europa parkeko kioskotik abiatuko da 18:00etan. 19:00ak aldera udaletxera helduko da eta handik EAJ alderdiak Albia lorategietan duen Sabin Etxea egoitzara zuzenduko dira. Bertan, "beste meza zaratasu bat" egitekoak dira.

INFO + TXURDINAGA BIZIRIK