Honako webgunearen bitartez www.bilbao.net/aparcamientos bertan bizi direnak hirian dauden aparkalekuei buruzko informazioa izango dute, baita mapan eurei dagokien aparkalekuaren kokalekua, erabilgarritasuna, prezioa eta itxaron-zerrenda ere.
Bilboko Udalak herritarren eskura jarriko du bertan bizi direnentzako lurpeko aparkalekuei buruzko webgune berria. Irisgarritasun hobeagoa, diseinu garbia eta modernizatua eta eguneratutako informazioa izango dira webgune honek izango dituen abantailetariko batzuk.
Honako webgunearen bitartez: www.bilbao.net/aparcamientos, bertan bizi direnak hirian dauden 52 aparkalekuei buruzko informazioa izango dute, baita mapan eurei dagokien aparkalekuaren kokalekua, erabilgarritasuna, prezioa eta itxaron-zerrenda.
Halaber, herritarrek informazio hau udalwebguneko Zirkulazio eta Garraio Sailean izan dezakete: www.bilbao.net.
Irudiak, azalpena eta informazio erabilgarria
Hala, webgune berrian 52 ekipamenduak ikusgai daude eta bertan sakatuta informazioa zuzenean eskuratu daiteke. Bestela, bilatzailea erabili daiteke, helbidea sartuta. Haren bidez, webgunean erabiltzaileak eskura dituen egoiliarrentzako aparkalekuak erakusten dira, horietan leku bat emakidan erosi ahal izateko.
Gainera, webgunean ekipamenduen irudiak eta denbora errealean eguneratutako informazioa agertzen da, hurrengo alderdiei buruz:
Aparkalekuen azalpena
Leku kopurua guztira
Itxaron zerrenda
Partzelen prezioa solairuka
Emakidaren amaiera-data
Intereseko telefonoak
Aparkalekuaren eraginpeko eremuari buruzko informazioa