uriola.eus

Bilboko jai ereduaren alde “aurpegia emateko” deia zabaldu dute konpartsek

 Bilbo

Aste Nagusia berezi egiten duen jai ereduan sinesten duten guztiei beragatik aurpegia ematera dei egin diete Bilboko Konpartsek “Zaindu maite dozuna” ekimenarekin. 

Argazkiekin giza-collage erraldoia egin nahi dute “Aste Nagusiaren eta bere eredu bereziaren alde apustu egiten dugun eta beragatik borrokatzeko prest gauden guztiok irudikatzeko”. Aste Nagusian photocall bat egongo da Areatzan nahi duenak argazkia atera eta collagean itsasteko. Bertaratu ezin duenak bere argazkia posta elektroniko bidez bidaltzeko aukera du.

INFO +BILBOKO KONPARTSAK

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa