Europa eta Etxebarria parkea zainketa berezien unitatean

bertonaldizkaria 2013ko ira. 2a, 17:25

Aste Nagusiko kontzertuen ostean, Europa Parkeak ohiko itxura berreskuratzeko lanak hasi dituzte Udaleko langileek. Etxebarria parkean berriz hasi dira barrakak alde egiten. Zirkoak irailaren 8ra arte luzatuko du bere egonaldia.

Zikinkeria garbituta, Aste Nagusian kaltetu diren parkeko belardia eta landaretza berreskuratu asmoz ari dira Bilboko Udal beharginak.

Parkeko erabiltzaile asko kexu agertu dira bai jaietan bai jaien ostean parkean topatu duten zikinkeria eta kiratsagatik.

Europa Parkea asanblada lanean jarraitzeko prest agertu da 2014ko Aste Nagusiko kontzertuak Txurdinagako parkean egin ez daitezen.

INFO + EUROPA PARKEAN ASTE NAGUSIKO KONTZERTURIK EZ

 

Etxebarria parkean berriz  gaur, astelehena, hasi dira barrakak dena batu eta alde egiten. Zirkoa, baina, irailaren 8ra arte geratuko da.