Sergio Saezen pinturak Begoñako udaltegian

bertonaldizkaria 2013ko ira. 2a, 19:07

“Orfeo eta Eurice” olerkietan oinarrituta eginiko lanak ipini ditu Sergio Saezek ikusgai.

Sergio Saezek (Bilbo, 1954) Argazkigintza eta Arte Ederrak ikasi zituen, eta moda munduan egin zuen lan 25 urtez, Gaultier, Paco Rabanne edo Dolce & Gabbana bezalako diseinugileentzat.

2006tik pintura munduan ari da lanean, modu profesionalean, eta erregulartasunez egiten ditu erakusketak Espainian eta Europan.

BBK Fundazioarekin batera antolatutako erakusketa, R.M. Rilke poetaren “Orfeo” lanaren sonetoetan inspiratua, Begoñako Udaltegian instalatuta egongo da gaurtik aurrera, eta bigarren hamabostaldian San Inazio-Ibarrekolandako udaltegira eramango da.

Egilea: Sergio Saez (Pintura)

Lekua: Begoñako Udaltegia (Circo Amateur Club Deportivo 2)

Egunak: Irailaren 2tik 13ra