uriola.eus

Uribarriko 'Auzogunea' egitasmoa babesteko sinadura bilketa egingo dute jaietan

 Bilbo  Uribarri

Uribarri Auzolanean taldeko kideek Uribarriko Auzogunearen proiektua aurrera eraman ahal izateko Bilboko Udalari Irazabal eraikinaren (Patakon bezala ere ezaguna) sotanoa, beheko solairua, eta lehengo solairua eskatu dizkiote.

Uribarriko elkarteek auzorako proiektu ezberdinen sorburua izango den espazioa aldarrikatzen dute, auzoko bizitza kultural, sozial eta ekonomikoa bultzatuko duena. Horretarako Udalak berritzeko konpromisoa hartu duen Irazabal eraikinean leku propio bat kudeatu nahi dute. Beraien asmo eta helburuak ondo zehaztuta eman dituzte ezagutzera Irazabal eraikinean Uribarriko Auzogunea kokatzeko egitasmoa izeneko dokumentuan. Matiko eta Uribarriko jaietan (irailak 20-29) herritarrek egitasmoa babesteko aukera izango dute. Auzogunearen aldeko sinadura Jai Batzordeko txosnan eman ahalko da.

INFO + URIBARRI AUZOLANEAN

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa