Zazpigarren postua eskuratu du Diskolaris taldeak ultimate frisbee txapelketa nazionalean

bertonaldizkaria 2013ko ira. 17a, 10:27

Joan den asteburuan Casteldefelsen jokatu den Espainiako ultimate frisbee txapelketan Bilboko taldeak sei partidutik hiru irabazi ditu.

Lehen aldiz parte hartu du Diskolaris Ultimate Bilbao taldeak Espainia mailako txapelketa batean eta balorazioa "oso baikorra" da zazpigarren postuan bukatu baitu.

Etxebarria parkean entrenatzen den taldeak urtebeteko esperientzia baino ez du lehiaketetan.

INFO + DISKOLARIS