“Tanta bat, mundu bat, eskubide bat” erakusketa Alde Zahar eta Santutxuko geltoekietan

bertonaldizkaria 2013ko ira. 18a, 13:17

Bilbotarren artean ur edangarria eta saneamendua edukitzeko eskubideari buruzko kontzientzia piztu nahi du erakusketak. Urriaren 1ean Alde Zaharreko metro geltokian ikusi ahal izango dugu eta abenduan Santutxukoan.

 

Ur edangarria eta saneamendua edukitzeko eskubide besterenduezin, publiko eta unibertsalari buruzko kontzientzia herritarren artean zabaldu nahi du “Tanta bat, mundu bat, eskubide bat” izeneko erakusketak.

Halaber, garrantzia handiko baliabide honen kudeaketa efikaz eta iraunkorrean parte hartu beharra ere nabarmendu nahi du eta, horretarako, abenduaren 30era arte, argazkierakusketa bana egongo da Bilboko Metroaren hainbat geltokitan.

“Tanta bat, Mundu bat, eskubide bat” izeneko erakusketa garai garrantzitsu batean helduko da Bilbora, izan ere, NBEren Batzar Nagusiak 2013 Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen. Hala, ur-baliabideen erabilerak zein kudeaketak eta saneamenduak pertsonen osasun, ongizaterako eta garapenerako duten garrantzia aintzat hartu zituen. Ildo honetan, urarena zeharkako gaia da eta maila zein sektore guztietan arretaz jorratu behar da.

Abando, Zazpi Kaleak-Alde Zaharra, Santutxu eta Moyua geltokietan, tamaina handiko irudiez apainduko dituzte hormak, uraren eta saneamenduaren inguruko Bilboko GGKEen lankidetza-proiektuak irudikatuta. Proiektu horiek munduko puntu desberdinetan garatzen ari dira eta, horietan, uraren nahiz saneamenduaren baldintza ezegokiek berdinen arteko desberdintasunak areagotzen dituzte.

 Egutegia

- Abando Metro geltokia: irailaren 18tik 30era

- Zazpi Kaleak/Casco Viejo Metro geltokia: urriaren 1etik 31ra

- Moyua Metro geltokia: urriaren 31tik azaroaren 30era arte

- Santutxu Metro geltokia: abenduaren 2tik 30era