Etxebarria parkeko belargune handia bat hesituta landare inbaditzaile bat errotik kentzeko

bertonaldizkaria 2013ko ira. 25a, 12:23

‘Arctotheka calendula’ landare inbaditzailea da, Etxebarria parkean agertu dena. Hori dela eta, Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak egun batzuetan tratamendu filosanitarioa aplikatuko du, landare hori errotik kentzeko eta parkeak kalterik ez izateko. Tratamendua ez da kaltegarria pertsonentzat.

 

Arctotheka calendula’ landarearen presentzia Etxebarria parkean Aste Nagusia baino lehen detektatu zen zirkua jartzen den lekuan, baina tratamendu fitosanitarioa emateko Aste Nagusia amaitu arte itxaroteko erabakia hartu zen.

Zenbait egunez egongo da hesiz itxita eraginpeko aldea, hortik jenderik ez pasatzeko. Tratamendua eraginkorra izateko 10 egun behar omen dira.