10. Bidaiarien Txokoa aurtengoa

bertonaldizkaria 2013ko ira. 30a, 16:28

Santutxu-Begoñan 10 urte beteko ditu aurten Bidaiarien Txokoa egitasmoak hitzaldiz, proiekzioz eta musikaz osatutako programarekin. Urteurrena borobiltzeko kaleko emanaldi eta kontzertu bana antolatu dituzte.

Surfa, kirol horren aitzindarien ikuspegitik, adimen urritasuna duten pertsonen partaidetza oinez egindako 300 kilometroko ibilaldi handian, oso Olentzero bereziaren bizipenak mundu osoko hainbat lekutan, mendizale batek azken hamarkadan bizi izandako esperientzia, Elkanoren bidaia handiaren oroitzapena, umeei egindako gonbidapena bizikletaz munduari itzulia eman diezaioten, edo ibiltari komunitatea ezagutzeko aukera. Abentura eta esperientzia horiek guztiak euren protagonistek helaraziko dizkiete zuzenean Bilboko ikus-entzuleei “Bidaiarien Txokoa - Rincón de la gente viajera” ekimenaren edizio berri honetan, hamargarrenean hain zuzen.

Urriaren 7an, 8an, 9an, 10ean, 14an, 15ean eta 16an hitzaldiak egongo dira, ikus-entzunezkoekin batera (ikusi agendaren eranskina), guztiak ere 19:30etan hasita, urriaren 14ekoa, 19:00etan hasiko dena, eta 15ekoa izan ezik, umeei zuzenduta dagoena eta 18:00etan hasiko dena. Parte hartuko duten hizlarien artean azpimarratzekoak dira Kepa Acero surflaria, Alberto Iñurrategi mendizalea, Talur Elkartea edo Iñigo Iraultza García “Iru”, besteak beste.

HAMARGARREN URTEURRENA

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimena Begoñako Barrutian egingo da, Txurdinagako kiroldegiaren ondoan dagoen Begoñako Udaltegian. Egitarauaren barruan erakusketa bat, hitzaldiak eta proiekzioak egongo dira. Horrez gain, musika, dantza eta gorputz adierazpena indar handiz nahasten dituen kaleko batukada ere egongo da, Kataluniako Brincadeira! taldearen eskutik, ostiralean, urriaren 4an (21:30etan), Santutxu auzoan, Basarrate plazatik La Zona delako ingururaino.

Aurten, gainera, “Bidaiarien Txokoa - Rincón de la gente viajera” ekimenaren hamargarren urteurrena betetzen da, eta antolatzaileek hori ospatu nahi izan dute. Hori dela eta, larunbatean, urriaren 12an, jai berezia ospatuko da Bilborock-en (20:00etan), eta bertan, Munduko Emakumeak Elkarteari esker, hurbiltzen direnek munduko hainbat lekutako janari gozoak dastatzeko aukera izango dute. Ekitaldiari amaiera emateko, Gibelurdinek taldearen musika emanaldia izango dugu. Lau musikari bizkaitarrek osatutako taldeak hainbat kulturetako eta herritako soinuak eta erritmoak jasotzen ditu. Bestalde, jaian zehar, Eroski Bidaiak-ri esker, Asturiaseko Hotel-ap Picu Castiellun 2 pertsonentzako gau bateko 3 egonaldi zozketatuko dira.

“Bidaiarien Txokoa - Rincón de la gente viajera” ekimenaren hamargarren urteurrenak programaren egituraketari dagozkion berrikuntzak ere ekarriko ditu. Aurten, proposamena freskatzeko eta batzeko asmoz, urriko lehenengo hiru asteetara mugatuko da, orain arte bezala bi hilabetetan luzatu beharrean. Hiru aste horietan, urriaren 1etik 19ra, Begoñako Udaltegiak “Munduari begira-Viajando en torno al globo” erakusketa jasoko du, munduari itzulia emateko mila aitzakiei eta mila modu posibleei buruzko gogoeta egiten duen erakusketa.

Azkenik “Bidaiarien Txokoa - Rincón de la gente viajera” programak, euren edukia dela eta, egitarauaren filosofiaren barruan lekua duten dokumentalak ere eskainiko ditu. Horrela, ostiralean, urriaren 11n, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, EITB-ko “Chiloe” bidaia programa ezaguneko zenbait dokumental eskainiko dira, bata bestearen ondoren, maratoi moduan, Euskal telebista publikoaren laguntzari esker.

Beste alde batetik, ostegunean, urriaren 17an, eta berrikuntza gisa, joan den urteko abenduan Bilbon ospatutako Mendi Film Festival izenekoaren azken edizioan eskainitako lanen erakusketa egingo da. Horrela, bertan erakutsi ziren eta jaialdira joan ziren pertsonen artean interes gehien sortu zutenetakoak izan ziren hiru dokumental eskainiko dira: “Of Soul + Water: The Mother”, “Silbergeier” eta “Erhard Loretan: Respirer l'odeur du ciel”.

HARRERA BIKAINA

Aurreko bederatzi edizioetan, “Bidaiarien Txokoa - Rincón de la gente viajera” ekimenak harrera bikaina jaso du, hiritarren parte hartzeari dagokionez. Izan ere, edizio horietan 15.500 pertsona inguruk hartu dute parte.

Ikus-entzuleek mota guztietako hizlariak izan dituzte, bidaien mundura hainbat esparrutatik eta ikuspuntutatik izan duten hurbilketa azaltzeko. Beste askoren artean hauek igaro dira Udalak bultzatutako ekimen honetatik: Pou anaiak, Juanra Madariaga edo Josune Bereziartu bezalako mendizaleak eta eskalatzaileak; Unai Basurko bezalako nabigatzaileak; Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabe bezalako txirrindulariak; Urtzi Urrutikoetxea, Ander Izagirre edo Jon Arretxe bezalako idazle eta kazetariak; eta abar luzea.

 AGENDA -  URRIA

Erakusketa:

1-19: “Munduari biraka-Viajando en torno al globo”. Begoñako Udaltegian.

Kaleko ikuskizuna:

URRIAK 4, 21.30etan. “Brincadeira!” batucada. Basarrate plazatik La Zona ingururaino, Santutxun.

Hitzaldiak + ikus-entzunezkoak:

URRIAK 7, 19.30etan. “It’s not about the waves”, Kepa Acero.

URRIAK 8, 19.30etan. “GR-99: Los colores del camino”, Talur elkartea.

URRIAK 9, 19.30etan. “Olentzero Munduan, Arraun the world. El viaje de un sentimiento”, Iñigo Iraultza García “Iru”.

URRIAK 10, 19.30etan. “Porrotaren alde - Elogio del fracaso”, Alberto Iñurrategi.

URRIAK 14, 19.30etan. 19.00etan. “Bilbotar bat Elkanoren mundu biran”, Xabier Alberdi (euskaraz).

URRIAK 15, 18.00etan. “Faustinitarekin munduratuz”, Eneko Etxebarrieta (umeentzat – euskaraz).

URRIAK 16, 19.30etan. “¿Quieres participar en la comunidad de ibiltaris?", Mikel Bringas.

Urtebetetze festa (10. urteurrena):

URRIAK 12, 20.00etan, Bilborock-en. Munduko janarien dastatzea eta “Gibelurdinek” taldearen kontzertua.

Proiekzioak:

URRIAK 11, 18:30etan. CHILOE programako dokumentalen maratoia, EITB-ren laguntzari esker.

URRIAK 17, 19:30etan. Mendi Film Festival: “Of Soul + Water: The Mother”, “Silbergeier”, “Erhard Loretan: Respirer l'odeur du ciel”.

Lekua: Begoñako Udaltegia (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan), beste leku batzuetan iragarritako jarduerak izan ezik. Sarrera doakoa izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

+ INFO: www.kulturabarrutik.net /